Zer ikusi / Ingurua
Argiñe-Enea Iturgoienen dago; 100 biztanle inguru dituen Gesalatz bailarako herri txiki batean, Andia mendiaren hegoaldean. Iruñetik 41,4 km.ra, Etxarri-Aranatzetik 37,6 kilometrotara eta Lizarratik 18,2 kilometrotara. Iturgoien zintzarriak eskuz egiten jarraitzen duten Nafarroako azken herrietako bat da.
Herri Museo Etnografikoa ikus dateke bertan, bere eliza edo herriak dituen hainbat ermita (Virgen del Camino, Santisima Trinidad edo San Adrian).
Aldi berean, Trinidad gainera bidezidorretan barrena igo daiteke, eta oso egokia da BTT ibilbideak egiteko.
UBAGUA IBAIAREN ARROILA ETA SORBURUA
Ubagua ibaiaren arroilaren ibilbidea, edo Riezuko sorburuaren ibilbidea Deierrin aurki daiteke. Bidexkak Errezu eta Lezaun herriak elkartzen ditu, mendi arteko pasabide batean zehar, Ubagua ibaiaren sorbururaino jarraituz.
URBASA-ANDIA PARKE NATURALA
Urbasa-Andia Natur Parkea babestutako gune naturala da. Parke Natural 1997an izendatu zuten eta 21.408 ha.ko zabalera du; pagoz eta mendi-larrez osatua nagusiki. Aniztasun handiko landareria du. Bertan dauden dolmen, menhir eta cromlechek duela 100.000 urte bertan gizakia bizi zela adierazten digute.
Natur parke honetako animalia eta landareriaz gozatu ahal izateko ibilbide ugari egin daitezke. Maila ezberdineko seinaleak jarrita dituzten bidexka ugari dago, bere berezitasunetan barneratzeko aukera eskainiz. Gainera, sekulako bistak eskaintzen dituzten hainbat begiratoki ere badaude: Pilatosen Balkoia, Lizarragako begiratokia eta Urbasako Jauregiaren ondoan dagoen mahai panoramikoa.
ALLOTZEKO URTEGIA
Iturgoiendik minutu gutxira, Deierri eta Gesalatz artean, Nafarroako bigarren urtegirik nagusiena dago: Allotzeko Urtegia. Bertan Nafarroako Bela Eskola dago, eta ur-kirolez gozatzeko leku aparta da (bela, piraguismoa, windsurfa…); baita arrantzatzekoa, edo besterik gabe, erlaxatzekoa.
UREDERRA IBAIAREN SORBURUA
Urbasa-Andia mendiaren leku ikusgarrienetakoa da. Erreserba Natural izendatua dago, eta Penintsulako ederrenetakoa dela esaten da. Bidexkan zehar ibilbidea 5,3 km.koa da (joan-etorria) Bakedanotik hasita, eta egiten erraza da.
Bere izenari men eginez, aurki daitezkeen ur-jauziek turkesa kolorea dute. Bertan lasaitzeko aukera izaten da eta baita bere basoez gozatzekoa ere; bertan aurki daitezkeen zuhaitz ( pago, haritz, astigar, zumar, hagin…) eta animaliekin.
IRANTZUKO MONASTEGIA
Irantzuko monastegia Abartzuzan kokatua dago, Estella-Lizarratik oso hurbil. Mendi artean aldendutako inguru batean aurki daiteke jatorri zistertarra duen monastegi hau; XII eta XIV mendeetan eraikia. Oso ongi mantendu da; eta badu Interpretazio Zentroa.
Bisitaren ostean, inguruan paseo ezberdinak egin daitezke; Iranzu ibaiak gora egiten duen arroilan zehar, esaterako, eta Andia mendiaren oinetan aurki daitezkeen ur gardenak dituzten putzuez gozatu.
ESTELLA / LIZARRA
Iturgoiendik 18 km.ra Estella-Lizarra hiria aurki daiteke; merindadeko hiriburua eta Nafarroako Ekialdeko Erdialdeko hiririk garrantzitsuena da. Logroño, Donostia edo Vitoria-Gasteizen erdialdean kokatzen da. Ega ibaiaren meandro handi batean eraikia dago, eta bertatik, Iruñea eta Logroño elkartzen dituen Done Jakue bidearen zati bat igarotzen da.
Hiri honetan bisita daitekeen ondare kultural harrigarria dago: San Miguel eliza, San Pedro de la Rua, Hikobi Santua, Puyko Basilika, Nafarroako Errege-Erreginen Jauregia…
Bere artea, sukaldaritza, kultura eta historiaz gozatzeko oso leku gomendagarria da.
Los Llanos izeneko Parkea ere badago bertan, dituen zuhaitz espezie ezberdinengatik interes ekologiko handia duena. Erlaxatu edo kirla egiteko oso leku aproposa. Ostegunetan hiriko merkatuan zehar ostera bat egin daiteke.
IRATXEKO MONASTEGIA
IRATXEKO MONASTEGIA
Nafarroako monumentu multzorik garrantzitsuena. Done Jakue bidean kokatua, Estella-Lizarratik oso hurbil. Historian zehar funtzio ugari izan ditu: erromesen ospitalea, unibertsitatea, guda ospitalea eta eskola erlijiosoa. Monastegira sarbidea dohakoa da, eta multzo guztian deigarriena tenplu erromanikoa da; XII. mendean fraide benedditarrek, aurretik zegoen eliza aurrerromaniko baten gainean eraikia.
Bitxikeria gisa, monastegi ondoan bada ura eta ardoa botatzen dituen iturri bat, erromesen egarria asetzeko asmoz. Aldamenean, Irache Bodegak daude, bisitatzeko aukera ere eskaintzen dutenak.